Elhuyar 1972an sortu zen Donostiako ingeniari-talde baten ekimenez, euskara eta zientzia bateratzeko asmoz. Lehen talde amateur hark euskarazko eduki zientifikoak helarazi nahi zizkion gizarteari. Horretarako, itzulpen teknikoak egiten eta Elhuyar aldizkaria argitaratzen hasi ziren. Hasierako borondatezko ahalegin hura pixkanaka profesionalizatuz joan zen, eta 1981ean Elhuyar kultur elkartea sortu zen, egoera berriari erantzuteko. 2002an, Elhuyar kultura-elkartea fundazio bihurtu zen.
2003an, Iparragirrek Usurbilgo Osinalde industrialdeko eraikin bat osorik berritzeko lanak egin zituen Elhuyarren egoitza berrirako.