Skip to main content

Erantzukizun sozial korporatiboa

Gure jasangarritasunaren aldeko apostua, eraikuntza materialen hautaketatik hasten da. Proiektu guztietan, ingurumenarekiko ahalik eta jasangarritasunenak izaten saituz.

Ingurumen ziurtagiria. Erreferente izan nahi dugu eta ingurumen-hobekuntza bultzatu; horregatik, gure garapen guztiak hirugarrengo enpresa batek ziurtatzen ditu. 

Plan de igualdad

BERDINTASUN PLANA

IPARRAGIRREK urteak daramatza enpleguaren kalitatearekin eta aukera-berdintasunarekin zerikusia duten gizarte-irizpideak barneratzen, laneko segurtasuna eta osasuna erraztuz, baita gizarte-bazterketako arriskuan dauden pertsonak gizartean eta lan-munduan sartzea ere. Horretarako, Berdintasun Plan bat ezarri du, gaur egungo egoeraren azterketa, dauden desberdintasunen diagnostikoa eta etorkizunerako helburu garrantzitsuak eta asmo handikoak dituen plan bizia biltzen dituena.

Impulso al euskera

EUSKARARI BULTZADA

  • 1973an egin zen euskarazko publizitatea (Zeruko Argia aldizkarian argitaratutako iragarkia).

  • 2003an egin zen lehen Euskara Plana.

  • 2013an, .EUS Fundazioak jakinarazi zuen .EUS domeinua erabiltzea onartu zuela Internet Corporation for Assigned Names and Numbers (ICANN) erakundeak, Interneten domeinuak onartzeaz eta banatzeaz arduratzen den erakundeak, eta hori mugarri handia izan zen euskal ondare digitalarentzat, euskaraz eta euskal kulturarekin zerikusia duen guztia jasoko duen domeinu propioa izango baitu. Lehenengo fasean 92 url-eko hautapen adierazgarria egin zen. Hautatutako talde horri aitzindariak deitu zaio, .EUS domeinua duten lehen web orriak baitira. .EUS domeinua duten 9 enpresa nagusietako bat da Iparragirre.

  • 2014. urtean Bai Euskarari Zerbitzua Euskaraz ziurtagiria lortu zen, Iparragirrek zerbitzua euskaraz eskaintzen duela ziurtatzen duena. Ziurtagiri hori lortu duen lehen eraikuntza-enpresa bihurtu da.

  • Impulso al deporte

KIROLA SUSTATZEA

Kirola garapen pertsonaleko faktorea da gure gizartean. Hori dela eta, esparru honetako ekimenen alde egiten dugu, balioetan oinarritutako jarduerak norbanakoaren eta taldearen ongizatea lortzen laguntzen baitu.

Hobekuntza, errespetua, erantzukizuna, tolerantzia bezalako alderdiak indartzen dituzten proiektu ilusionagarriekin lan egiten dugu.

República Democrática del Congo

GIZARTE-ARLOKO EKIMENAK BULTZATZEA

Konpromiso- eta elkartasun-jarrerak sustatzeak duen balioaz jabeturik, Iparragirrek materiala bidaltzen lagundu du Popokabakan (Kongoko Errepublika Demokratikoa) gizarte-laguntzako zentro bat eraikitzeko.

Formación a los jovenes

GAZTEENTZAKO PRESTAKUNTZA

Gaur egun, enpresako maila guztietan genero-berdintasuna eta hainbat gizarte- eta arraza-motaren berdintasuna sustatzeaz gain, IPARRAGIRRE EAGI Lanbide Heziketako Zentroarekin elkarlanean ari da, gure enpresan praktikak egiten ari diren ikasleak barne hartuta, gizartean baztertuak izateko arriskua duten pertsonei lehentasuna emanez eta, ahal izan denean, gerora lan-kontratazioak eginez.

Nuestro compromiso

INGURUMEN-KONPROMISOA

Jasangarritasunaren aldeko apustua egiteko, lehenik eta behin, eraikuntza-materialak aukeratzen ditugu, gure proiektu guztiak ingurumenarentzat ahalik eta iraunkorrenak izan daitezen.

ISO 14001 ingurumen-ziurtagiria. Erreferente izan nahi dugu eta ingurumen-hobekuntza bultzatu; horregatik, gure garapen guztiak hirugarrengo enpresa batek ziurtatzen ditu. 

2019an, Passivhaus Tradesperson trebakuntza eman zitzaien gure teknikariei, eta horiek energia-kontsumo ia nuluko eraikinak egin ahal izango dituzte Passivhaus estandarraren pean.

Economía circular

EKONOMIA ZIRKULARRA

Ingurumenaren gaineko eragina murrizteko eta arriskuei aurrea hartzeko konpromisoa hartzen dugu, indarrean dauden arauak errespetatzeaz gain, arlo horretako aurrerapen teknologikoak eta praktika hobeak kontuan hartuta.

  • Energia berriztagarria: gure energia-kontsumo guztia iturri berriztagarrietatik dator, eta gainera 100 kWp-ko eguzki-instalazio fotovoltaikoa dugu.
  • Hondakinen bereizketa integrala.
  • Energia-kontsumoaren eraginkortasunarekin konprometituta, urtero %3 murrizten dugu.